oxidazio

1. Kim.

Substantzia bat oxigenoarekin konbinatzea edo bere oxigeno-atomoen kopurua handiagotzea; adiera zabalagoan, atomo edo ioi batek elektroiak galtzen dituen erreakzioa. Erredukzioaren alderantzizko erreakzioa da, eta beti harekin batera gertatzen da.

1. Kim.
Substantzia bat oxigenoarekin konbinatzea edo bere oxigeno-atomoen kopurua handiagotzea; adiera zabalagoan, atomo edo ioi batek elektroiak galtzen dituen erreakzioa. Erredukzioaren alderantzizko erreakzioa da, eta beti harekin batera gertatzen da.

Oxidazioa Edit

Egilea: Nestor Etxebarria

OXIDAZIOA

Oxidazio-erreakzioan, konposatu kimikoak elektroiak galtzen ditu. Horrelako erreakzioa gertatzeko, nahitaezkoa da elektroi horiek onartzeko gaitasuna duen beste konposatu bat disoluzioan egotea aldi berean. Beraz, konposatu bat oxidatzen da, bestea erreduzitzen da, eta bien konbinazioari erredox erreakzio deritzo. Oxidatzeko joera duten konposatuak oxidakorrak dira, hots, elektroiak askatzeko joera dute eta beste konposatuak erreduzitzen dituzte. Aldiz, elektroiak onartzeko joera duten konposatuak oxidatzaileak dira, eta beste konposatuak elektroiak askatzea eragiten dute, oxidatu egiten dituzte, alegia. Oxidatzaile erabilienak, potasio permanganatoa (KMnO4) eta potasio dikromatoa (K2Cr2O7) dira.

Elementu kimikoak oxidatzen direnean, elektroiak askatzen dituztenean, haien oxidazio-maila handitu egiten da. Adibidez, burdina egoera metalikoan dagoenean, bere oxidazio-maila 0 da (Fe0); oxidatzen denean, Fe2+ eratzen da, eta berriro oxidatzean, Fe3+, hots, oxidazio maila 2ra eta 3ra aldatu egin da. Hala, Fe0/Fe2+ erredox-bikote bat da; Fe2+/Fe3+, beste bikote bat, eta hirurek, Fe0/Fe2+/Fe3+, erredox-sistema osatzen dute.

Erreakzio kimiko espontaneoei esker, elektrizitatea eragin daiteke, eta hori gertatzen denean, zelula galvanikoak edo voltaikoak ditugu. Bateria elektrikoak halako sistemak dira, eta horietan, hainbat erredox erreakzio gerta daitezke konposizioaren arabera, eta horiei esker, indar elektrikoa sortzeko gaitasuna dute.