otaria
- 1. Zool.
- sin. itsas lehoi
Otaria eta Zalophus generoetako ugaztunen izen arrunta. Itsas txakurraren antzekoak, baina handiagoak dira, 4 m-rainokoak, eta azal iletsua dute. Belarri txikiak dituzte eta atzeko hankak aurrerantz mugi daitezke, ibiltzea erraztuz. Talde handietan bizi dira, Ozeano Barean eta itsaso australetan.