osziloskopio
- 1. Elektron.
Denboran aldatzen diren tentsio elektrikoen gorabeherak aztertu, erregistratu eta bistaratzeko balio duen tresna.
- en oscilloscope
- es osciloscopio
- fr oscilloscope
- 1. Elektron.
- Denboran aldatzen diren tentsio elektrikoen gorabeherak aztertu, erregistratu eta bistaratzeko balio duen tresna.
Osziloskopioa Edit
Egilea: Unai Ugalde Olea
Osziloskopioak seinaleak pantaila batean bistaratzen ditu, giza ikusmenak behatzeko moduan. Nolabait, tentsioen “argazkiak” egiten eta erakusten aritzen da, etengabe. Bereziki erabilgarria da seinaleak periodikoak direnean, osziloskopioak irudi geldikorra erakusten duelako, desarra egokiro programatuz gero; hau da, argazkiak seinalearen periodikotasun berberaz egiteko agintzen bazaio. Aspaldi honetan, elektronika digitalari esker, bistaratze hutsetik haratago doazen funtzioak gauzatzen dituzte osziloskopioek; besteak beste, seinaleen balio efikazak kalkulatzea, balio maximo-minimoak erregistratzea eta espektro-analisia egitea.
Osziloskopio digitala: bistaratze hutsetik haratago
