2. Geol.

Beste arroka baten edo mineral-hobi baten ostalari modura jokatzen duen arroka-gorputza. Arroka intrusiboak edo filoiak kokatzen diren materialei deritze.

3. Inform.
sin. ordenagailu ostalari, ordenagailu nagusi

Sare batera konektaturik dagoen eta ordenagailu bat edo gehiagori zerbitzuak eta informazioa eskaintzen dizkion ordenagailua. Sarea osatzen duten gainerako ordenagailu eta periferikoak ordenagailu nagusira konektatzen dira, eta, haien bidez, erabiltzaileak ordenagailu nagusiko informazioa erabili eta manipula dezake. Era askotakoak izan daitezke: ordenagailu zentral bat, gainerako ordenagailuak hornitzen dituena; bezeroak hornitzen dituen zerbitzaria; periferikoak hornitzen dituen ordenagailu pertsonala; eta abar. Eskuarki, webgune baten edo gehiagoren orriak eskaintzen dituen ordenagailuari buruz esaten da ostalaria dela.

4. Mikrob.

Mikroorganismo bizkarroiek ugaltzeko behar duten organismoa, organoa edo zelula.