orbital lotzaile

1. Kim.

Bi atomoren balentzia-orbitalen hibridazioz sortutako orbital molekularra, jatorrizko orbital atomikoek baino energia gutxiago duena, hau da, haiek baino egonkorragoa dena. Orbital honetan dagoen elektroi batek erakarpen-interakzioa du bi nukleoekin, eta haien arteko aldarapena gutxitzen du. Elektroiaren energia gutxitu egiten da nukleotik hurbilago dagoen neurrian, eta, hala, bien arteko lotura gertatzen da.