2. Astron./Astronaut./Fis.

Erakarpen grabitatorioaren ondorioz, gorputz batek masa handiagoko beste baten inguruan espazioan egiten duen ibilbidea. Delako gorputza naturala (planeta, satelitea, kometa...) nahiz satelite artifiziala izan daiteke.

3. Astron./Astronaut./Fis.

Gorputz batek beste baten inguruan orbitatzean egiten duen bira bakoitza.

4. Fis.

Rutherforden eta Bohrren atomo-ereduetan, elektroiek nukleoaren inguruan egiten duten ibilbidea.