oligoketo
- 1. Zool.
Anelidoen filumeko zenbait ornogabez esaten da. Kliteloa dute, ez daukate parapodiorik, eta segmentu bakoitzean lau keta-pare dituzte. Hermafroditak dira, eta garapen zuzena daukate. Lurzoruko materia organikoz elikatzen dira, eta bere barnean lur-zizarea hartzen duen Oligochaeta klasea osatzen dute.