2. Zool.

Pleuronektidoen familiako zenbait arrain osteiktieren izen arrunta. Gorputza alboetatik zapaldua dute eta begiak ezkerreko aldean dituzte. Ezkerraldea gorantz begira edukitzen dute eta kolore kriptikoz jantzita egoten da. Eskuinaldea zurixka izan ohi da. Batzuk, oilar handia (Lepidorhombus whiffiagonis) bereziki, oso preziatuak dira sukaldaritzan.