oihartzun
- 1. Elektron.
Uhin elektriko edo elektromagnetiko bati dagokionez, transmisio-bide bateko puntu batean edo gehiagotan islatzen denean jasaten duen atzerapen hautemangarria (denboran eta magnitudean). Oihartzuna baliagarria edo arbuiagarria izan daiteke. Telefono-sistemetan, esaterako, oihartzuna seinale nagusitik bereizita nabaritzen da, eta elkarrizketa oztopa dezake. Radar-sistemetan, ostera, oihartzuna ezinbesteko fenomenoa da.