nutriente

1. Biol.
sin. mantenugai

Elikagaietan dauden eta bizidunen metabolismoan parte hartzen duten konposatu organiko eta ez-organikoetako bakoitza. Honela sailkatu ohi dira: gluzidoak, lipidoak, proteinak, bitaminak, gatz mineralak eta metabolizatzen diren bestelako konposatu organikoak.

Landareek ingurunetik hartzen dituzten gaiei dagokienez (nitratoak adibidez), landare-elikagai edo elikagai terminoak mantenugai terminoaren sinonimoak dira.