nukleo
- 1. Biol.
Zelula askoren erdialdean agertzen den egitura, mintz bikoiti batez inguratua dagoena eta bere barnean kromosomak eta nukleolo bat edo gehiago dituena.
Zelula askoren erdialdean agertzen den egitura, mintz bikoiti batez inguratua dagoena eta bere barnean kromosomak eta nukleolo bat edo gehiago dituena.
Atomoaren erdiko gunea, karga elektriko positiboa eta atomoaren masaren zati handiena duena. Protoiez eta, hidrogeno-isotopo bakunenean izan ezik, neutroiez osatua dago. Nukleoa osatzen duten partikulak elkarrekintza bortitzaren ondorioz daude elkarri atxikirik. Nukleoaren osagaiak banantzeko behar den energiari lotura-energia deritzo. Nukleoaren egitura aldatzen den prozesuari erreakzio nuklear deritzo. Nukleoak batu eta handiago bat eratzen denean, fusio-erreakzioa da. Bitan zatitzen denean, fisioa. Erradiazioa igorri eta nukleo txikiagoa eratzen denean, desintegrazio erradioaktiboa.
Sistema eragilearen edo programa baten zati nagusia, denbora guztian memoria nagusian dagoena eta ordenagailuak ongi funtziona dezan ezinbestekoak diren atazak exekutatzen dituena.
Aplikazioez mintzatuz, A eta B egituren arteko ƒ homomorfismo bat emanik, iruditzat 0 (elementu neutroa) duten A multzoaren elementuek osatzen duten multzoa; Ker(ƒ) idazten da.
Ozeanoko geruza baten propietateek (tenperatura, gazitasuna, dentsitatea...) muturreko balioak hartzen dituzten eremua.