nodo
- 1. Anat.
- sin. nodulu
Forma biribila eta jatorri patologikoa edo arrunta duten hainbat egitura anatomikori ematen zaion izena.
Forma biribila eta jatorri patologikoa edo arrunta duten hainbat egitura anatomikori ematen zaion izena.
Erreferentzia-plano batek, sarritan ekliptikaren planoak, espazioko gorputz baten orbita ebakitzen duen bi puntuetako bakoitza.
Uhin geldikorren sistema batean, bibrazioaren magnitude bereizgarrietako batek anplitude nulua duen puntua.
Datu-baseen kudeaketan, datuen zuhaitz-egitura, zeinetara bide batetik baino gehiagotatik hel daitekeen.
Telekomunikazio-sare batean, egitura nagusia osatzen duten konexio-puntuetako bakoitza. Datuak jaso eta prozesatzen dituena zein datuak beste nodo batera edo batzuetara transmititzen dituena izan daiteke.