nitroglizerina

1. Kim.

Glizerinaren ester trinitrikoa (CH2NO3-CHNO3-CH2NO3). Likido horixka da, likatsua eta dentsoa (1,6 g cm-3). Oso lehergai bortitza da. Ascanio Sobrerok sintetizatu zuen 1847an. Lehergaitzat bere horretan erabili zen hasieran, baina oso arriskutsua da, eta zenbait saiakuntza egin ziren seguruago erabili ahal izateko. Alfred Nobelek dinamita asmatu zuenean lortu zen hori, eta geroztik nitroglizerina horren fabrikazioan erabiltzen da batez ere. Medikuntzan ere erabiltzen da, basodilatadoretzat, bihotzeko zenbait patologia tratatzeko (esaterako, bihotzeko angina).