nikel
- 1. Kim.
Zenbaki atomikoa 28 duen elementu kimikoa. Metal zuri-grisaxka, gogorra, harikorra eta xaflakorra da.
- 1. Kim.
- Zenbaki atomikoa 28 duen elementu kimikoa. Metal zuri-grisaxka, gogorra, harikorra eta xaflakorra da.
Nikela Edit
Egilea: Elhuyar
Nikela nekez herdoiltzen da, eta 1.453 °C-an urtzen da. Lurzoruan ez bezala, unibertsoan ugari dago, eta elementu guztien % 13 osatzen du. Meteorito batzuen % 30 inguru nikela da. Burdinarekin batera Lurraren nukleo astuna osatzen du. Nikelaren meak bi eratakoak dira: sulfuroak eta oxidoak. Munduan erabiltzen den nikelaren bi heren inguru sulfurozko meak finduz eta xigortuz lortzen den oxidoa ikatzez erreduzituz ekoizten da. Nikela aleazioetarako erabiltzen da batik bat (burdinarekin, kromoarekin zein kobrearekin lortutakoak dira erabilienak), baina baita katalisian (nikel-hautsa hidrogeno-kantitate handiak xurgatzeko gai da), galvanizazioan eta beste hainbat prozesutan ere.