neurketa

1. Orok.

Magnitude baten balioa behaketaren bidez zehaztea, hau da, munduko objektu edo gertakari batekin konparatuz zehaztea. Zehaztapena unitate erreferentzia-balio batekiko egiten da, eta neurketaren emaitza edo neurria halako unitate-kopurua da. Neurtu ahal izateko, neurtze-tresna edo neurgailu bat behar da. Neurgailua unitatearen arabera kalibratuta dago, behatzen den fenomenoaren magnitudea edo ezaugarria unitatearekin konparatzeko.