2. Arkit.

Ganga baten edo sabai lau baten barnealdetik jartzen den elementu irten eta jarraitua, sostengu- edo apaindura-funtzioa duena.

3. Arkit./Teknol.

Eraikuntzako eta makinetako pieza batzuetan jartzen diren indargarri metalikoetako bakoitza, edo azal baten lautasuna hausten duten irtengune luzangetako bakoitza.

4. Bot.

Hostoetan eta beste organo hostokaretan dauden ehun eroalezko bala txikietako bakoitza.

5. Zool.

Intsektuetan, hegoa indartzen duen egitura loditua.