naturagune babestu
- 1. Ekol.
Duen interesagatik eta kontserbazioa ziurtatzeko, legezko babes berezia duen naturagunea. Naturaren kontserbazioa helburu bakarra izan dezakete edo, gehienetan gertatzen den bezala, naturaren kontserbazioa eta baliabideen ustiapena batera kudeatzen dira. Eremu hauetan giza jarduerak eta natura-baliabideen erabilera antolatu egiten dira, naturak ahal den eragin txikiena jaso dezan.