narbal
- 1. Zool.
Monodontidoen familiako ugaztun zetazeoa, 6 m-raino hazten dena. Ez du bizkar-hegatsik. Ar helduek 3 metro hazi daitekeen hortz bana dute, ezkerreko ebakortza, adar baten antzekoa. Ozeano Artikoan bizi da eta gutxitan agertzen da hegoalderago. Arrainez, krustazeoz eta zefalopodoz elikatzen da batik bat.