nahasgailu

1. Teknol.

Osagai desberdinak nahasteko erabiltzen den tresna. Adibidez, sukaldaritzan, kakao-orea eta azukrea nahasteko erabiltzen den ontzi berezia; berokuntza-sistemetan, nahasgailuak erabiltzen dira hodi desberdinetatik iristen diren ur hotza eta ur beroa nahi den proportzioan nahasteko, irteerako urak nahi den tenperatura izan dezan.