nafta
- 1. Kim.
Petrolioaren destilazioan 30-200 °C bitartean lortzen den hidrokarburo-nahaste likidoa, lurrunkorra eta kolorgea. Naftak astunak edo arinak izan daitezke. Astuna gehienbat gasolinaren fabrikazioan erabiltzen da. Arinak, berriz, disolbatzailetzat, amoniakoa eta metanolaren sintesian eta industria petrokimikoko oinarrizko gaitzat. Naftak 42 MJ/kg inguruko berotze-ahalmena du.