momentu

1. Estat./Mat.
sin. ausazko aldagai baten momentu

Aldagai baten balioek balio jakin batekiko dituzten desbideratzeen n-garren potentziaren itxaropen matematikoa. Erreferentziatzat zero balioa hartzen bada, momentu zentral esaten zaio. Momentu zentralek garrantzia dute estatistikan: lehen momentu zentrala (alegia, n=1 bada), batezbesteko aritmetikoa da. Bigarren momentu zentrala (n=2), bariantza; hirugarrena (n=3), skewness- edo asimetria-koefizientea, eta laugarrena (n=4), kurtosi edo zapaltasun-koefizientea.

2. Fis.

Magnitude baten (adibidez, indar baten) eta puntu edo ardatz jakin batekiko distantziaren arteko biderkadura.