moldaera

1. Ekol.
sin. adaptazio

Organismo bat ingurunearen ezaugarrietara egokitzea, horri esker bertan bizitzea eta ugaltzea lortzea. Prozesu horretan, aldaketa morfologiko, fisiologiko eta etologikoak gertatzen dira, eta hautespen naturalaren bidez finkatzen dira, hau da, ingurunean bizirik irauteko eraginkorragoa den ezaugarria hartu duen banakoak egiten du aurrera. Moldaerazko aldaketak heredagarriak dira.