moda
- 1. Estat.
Aldagai baten banaketa estatistiko batean, maiztasun handiena daukan balio, klase edo kategoria. Grafikoak maximo erlatibo bat agertzen du balio modalerako. Balio modalak bat, bi edo gehiago izan daitezke, eta grafikoan maximo erlatibo bat, bi edo gehiago izango dira. Hartara, banaketak unimodalak, bimodalak eta multimodalak izan daitezke.