mika

1. Miner.

Filosilikatoen familiako mineralen taldea. Sistema monoklinikokoak dira, eta t-o-t unitatez osaturik daude, haien artean katioiak daudela. Mikek, filosilikato gehienek bezala, esfoliazio basal perfektua dute. Naturan oso ugariak dira, eta granitoaren osagaietako bat dira.


2. Zool.
sin. lapurtxori

Korbidoen familiako hegaztia, 45 cm-koa eta lumaje zuri-beltz nabaria duena. Isats luzea, hego labur eta biribilduak eta moko luzea eta sendoa ditu. Oso arrunta, bereziki isurialde mediterraneoan.

Mika
Mika