metro
- 1. Fis.
SI sistemako luzera-unitatea. Delako sistemako oinarrizko zazpi unitateetako bat da. Argiak hutsean 1/299792458 segundoan egiten duen ibilbidearen luzera da. Metroaren lehen definizioa 1889koa da, eta haren oinarria platinozko eta iridiozko prototipo bat zen. 1960an, Pisu eta Neurrien 11. Konferentzia Nagusiak, metroaren zehaztasuna hobetzearren, definizio zehatzago bat onartu zuen kripton-86aren erradiazioaren uhin-luzeran oinarritua. Geroago, 1983an, 17. Konferentzia Nagusiak hura baztertu eta azken definizioa onartu zuen.