2. Zool.

Enbrioietatik abiatuta garaturiko bizidun plurizelular holozoikoak; gametoak ez dira inoiz egitura unizelularretan sortzen, organo sexual plurizelularretan baizik. Ehun eta organoetan antolaturik egoteagatik bereizten da metazooen egitura; beraz, ez lirateke plurizelular terminoaz izendatu behar, plurizelularitatetik haranzkoak baitira. Animalia erreinuko suberreinu kategoria taxonomikoa duen Metazoa taldean bildu dira; bertan, animalia guztiak daude protozooak salbu; belaki eta mesozooen esleipena eztabaidagarria da.