masa-defektu
- 1. Fis.
Atomo-nukleo baten masaren eta bere nukleoien masen baturaren arteko kendura. Azken hori hura baino handiagoa da, eta partikulak elkarri loturik atxikitzeko behar den energia adierazten du kendurak. Erreakzio nuklearretan askatzen den energia masa-defektuarena da.