marruskadura-koefiziente

1. Fis.

Elkar ukitzen duten bi gainazalen artean sortzen den ukipen-indarraren bi osagaien arteko erlazioa. Lehen osagaia, R, marruskadura-indarra da, ukipen-azalarekiko paraleloa, eta higidura edo errodadurari kontra egiten diona. Beste indarra, N, ukipen-azalari zut zaio, eta bi gorputzek elkarri egiten dioten indarra da.
μ=RN.