marmaratila
- 1. Bot.
Kaprifoliazeoen familiako zuhaixka, 4 m-raino hazten dena. Hostoak aurkakoak, osoak, forma desberdinekoak, baina biribildu eta lodi samarrak dira. Loreak zuriak eta usaintsuak dira eta zima trinkotan kokatuta daude. Fruituak, hasieran gorriak eta gero beltzak diren drupak dira. Batez ere eskualde mediterraneoan hazten da.