magnesio

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 12 duen elementu kimikoa. Metal arina da, kolorez zuri zilarkara eta su hartzean gar zuri distiratsuz erretzen dena.

Magnesioa
Magnesioa

1. Kim.
Zenbaki atomikoa 12 duen elementu kimikoa. Metal arina da, kolorez zuri zilarkara eta su hartzean gar zuri distiratsuz erretzen dena.

Magnesioa Edit

Egilea: Elhuyar

MAGNESIOA

Oso ugaria da lurrazalean, baina ez da egoera puruan agertzen (aire lehorrean aldaezina bada ere, aire hezean erraz oxidatzen da); itsasoko uraren % 0,13 magnesioa da. 651 °C-an urtzen da eta 1.107 °C-an irakiten du. Doitasun handiko erremintak egiteko eta industria aeroespazialean erabiltzen da, arina eta eroankortasun handikoa izanik, aleazioen ezaugarri mekanikoak hobetzen baititu. Bestalde, hainbat prozesu metalurgikotan —kobrearen leunketan eta nikelaren prestakuntzan adibidez— araztaile gisa ere baliatzen da. Magnesiak (MgO), sulfatoek, karbonatoek eta beste gatz eta konposatu batzuek aplikazio terapeutikoak dituzte.