lursagu
- 1. Zool.
- sin. satain
Krizetidoen familiako Arvicolinae subfamiliako Clethrionomys, Pitymys eta Microtus generoko ugaztun karraskarien izen arrunta. Saguen antzekoak dira, baina belarri txikiagoak eta isatsa motzagoa dituzte. Ipar hemisferio guztian bizi dira eta beren populazioek gora-behera handiak izaten dituzte.