lurrazal
- 1. Geol.
Lurraren kanpoko geruza, mantuaren gainekoa. Lodiera aldakorrekoa da; kontinenteetan lodiagoa da (35-40 km) ozeanoen azpian (5-10 km) baino. Geruza hau basaltoz osatua dago ozeanoen hondoetan, eta kontinenteetan, granitoz. Lurrazalaren azpiko mugari Mohorovicic etenunea esaten zaio.