litosfera

1. Geol.

Lurrazalak eta mantuaren atal zurrunak osatzen duten Lurraren geruza solidoa. Astenosferaren gainean dago, eta lurrazala eta goi-mantuaren zati bat hartzen ditu. Batez beste 60 km-ko lodiera du, baina ez dago uniformeki banatuta: ozeanoen azpian oso mehea da, 10 km-ko lodiera baino ez du, eta kontinenteen azpian 80 km-rainokoa izan daiteke. Plaka-tektonika teoriaren arabera, plakak litosfera-zatiak dira. Batzuetan litosferari ere geosfera esaten zaio.