linea
- 1. Teknol. Elektr.
- sin. linea elektriko
Eroalez, isolatzailez eta gainerako osagarriez osatutako multzoa, energia elektrikoa edo seinale elektromagnetikoak sistema edo sare baten puntu batetik bestera garraiatzeko balio duena.
Eroalez, isolatzailez eta gainerako osagarriez osatutako multzoa, energia elektrikoa edo seinale elektromagnetikoak sistema edo sare baten puntu batetik bestera garraiatzeko balio duena.
Telefono-sare batean, sareko bi punturen arteko lotura.
Adiera hertsian, telefono-linea terminoak telefono-konpainiaren zentrala eta harpidedunaren instalazioa lotzen dituen hari edo kablea adierazten du; adiera zabalean, telefono-sareko puntuen arteko lotura adierazteko erabiltzen da, baita horren bidez eta dagozkien ekipoen bidez ezartzen den komunikazio-bidea ere (adibidez, sarbide zuzeneko linea, linea kommutatua, doako linea...).