limulu
- 1. Zool.
Xifosuruen ordenako artropodo merostomatuen izen arrunta. 60 cm inguruko eta hiru ataletan (prosoma, opistosoma eta isats luzea) banatuta dagoen gorputza dute. Amerikako itsasertz Atlantikoan bizi dira eta moluskuz eta algez elikatzen dira. Fosil bizitzat jotzen dira.