lepo

1. Anat.

Toraxaren eta buruaren arteko gorputz zatia, burua eta enborra lotzen dituena.

Lepoko muskuluak
Lepoko muskuluak

2. Geogr./Geol.
sin. mendi-lepo

Bi gailurren artean gertatzen den altitude txikiagoko aldea, igarobide izan ohi dena.


3. Geol.
sin. lepo glaziar

Haran glaziar batean, maila ezberdineko bi higadura-gainazalen (terrazen) artean gertatzen den inflexioa edo kurba.