lehorgailu

1. Teknol.

Materialak (zeramika, zura, pieza pintatuak...) lehortzeko tresna industriala. Esparru itxi batean kokatutako zenbait berogailuz osatutako instalazioak izaten dira. Lehortu beharreko materiak han sartzen dira, eta beroak ura lurruntzea eragiten du. Aire heze hori, gero, xurgatu eta kanporatu egiten da.

2. Teknol.

Zerbaiti (lehengaiak, industria-produktuak, elikagaiak) hezetasuna kentzeko edota produktu eta substantziak hezetasunetik babesteko balio duen tresna edo instalazioa.