laritz
- 1. Bot.
- sin. alertze
Pinazeoen familiako Larix generoko zuhaitz hostogalkorren izen arrunta. Zurtoin zuzen eta zilindrikoa eta adar zintzilikari samarrak dituzte. Hostoak azikularrak dira eta faszikuluak osatzen dituzte. Birpopulaketak egiteko erabili izan dira.