larako
- 1. Teknol.
- sin. kabila
Bi pieza edo gehiago elkarrekin lotzeko balio duen ziri zilindrikoa, gehienetan zurezkoa edo metalezkoa. Lotu beharreko piezetan alderik alde egindako zuloetan sartuta, piezak elkarrekin josten ditu.
Bi pieza edo gehiago elkarrekin lotzeko balio duen ziri zilindrikoa, gehienetan zurezkoa edo metalezkoa. Lotu beharreko piezetan alderik alde egindako zuloetan sartuta, piezak elkarrekin josten ditu.
Zorro isolatzaile batetik irteten diren ziri metalikoetako bakoitza. Oin edo entxufe emearen ahokalekuetan sartzen dira, konexioa egiteko. Entxufe ar osoari ere esaten zaio, nahiz eta berak larako bat baino gehiago eduki.
Metalezko hankatxo bat edo gehiago duen konektorea. Dagokion hargunearen (konektore emearen) ahokalekuan hankatxoa(k) sartuta, konexio elektrikoa gauzatzen du.