lantanido

1. Kim.

Taula periodikoko 6 periodoko barne-trantsizioko elementuetako bakoitza. Lantanidoen seriean hamabost elementu daude, lantanotik hasi (zenbaki atomikoa, 57) eta lutezioraino (zenbaki atomikoa, 71). Lantanoaren antzeko propietate kimikoak dituzte. Metal distiratsuak dira; erraz oxidatzen dira.

Lur arraro terminoa lantanidoren sinonimotzat erabili izan da, baina gaur egun, IUPACen arabera, lur arraro terminoak, lantanidoez gain, eskandioa eta itrioa ere hartzen ditu bere baitan.