lanperna

1. Mikol.

Agarikaleen ordenako eta Amanita generoko zenbait onddo basidiomikotoren izen arrunta. Txapel orriduna eta eraztuna eta bolba dituen hanka dituzte. Batzuk pozoitsuak dira.


2. Zool.

Scalpellidae familiako krustazeo zirripedioen izen arrunta. Substratuari atxikita dagoen oina eta sei hanka-pare dituen eta ezkata batzuez babestuta dagoen gorputza dute. Oso jaki preziatua da.

Lanperna
Lanperna