labana

1. Estat.
sin. labana-teknika

Inferentzia egiteko birlaginketa-metodo ez-parametrikoa; hau da, erabili ahal izateko ez dio datu-multzoaren banaketari inolako aurreeskakizunik egiten. Populazioko ezaugarri baten balioa jakitearren erabiltzen den estatistiko baten probabilitate-banaketa ezagutzeko, eta beraz estimazioak edo hipotesi-probak egiteko, behatutako datu-multzotik objektu bat kenduta estatistikoaren balioa kalkulatzen da; objektu guztiekin gauza bera eginez, estatistikoaren probabilitate-banaketa atzematen da.