2. Mat.
sin. kubiko

Luzera-unitateez mintzatuz (metroa, kilometroa...), hari erantsirik delako unitatearen balioko ertzak dituen kubo baten balioko bolumen-unitatea.

3. Mat.
sin. hexaedro erregular

Sei karratu berdinez osaturiko poliedro angeluzuzena, 12 ertz eta 8 erpin dituena. Kuboaren bolumena e3 da, e ertzaren luzera izanik.

4. Mat.

Zenbaki edo adierazpen bat bere buruaz bi aldiz biderkatuta lortzen den zenbakia edo adierazpena, hau da, hirugarren berretura. Adibidez, 5en kuboa 5 × 5 × 5 da, eta honela idazten da: 53.