Kuaternario
- 1. Geol.
Zenozoikoaren azken periodoa, duela 1,9 milioi urtetik gaur egun arte iraun duena. Bi epokatan banatzen da: Pleistozenoa (glaziazioen aldia) eta Holozenoa (glaziazioen ondorengoa). Landare eta animalien fosilak egungoen antzekoak dira. Euskal Herrian ibai-terrazetan, hondartzetan eta mazela-pilaketetan aurkitu daitezke Kuaternarioko arrokak eta metakinak.