kristal-sistema

1. Fis./Kim./Miner.

Kristalak sailkatzeko erabiltzen den taldeetako bakoitza, simetria-elementuek sareen luzeretan eta angeluetan ezartzen dituzten murrizketak kontuan harturik bereizten dena. Kristalak, aurpegien simetria eta gela unitatearen parametroak kontuan izanda, zazpi kristal-sistematan sailkatzen dira: triklinikoa, monoklinikoa, erronbikoa, tetragonala, hexagonala, trigonala eta kubikoa.

Gela unitatearen parametroak eta irudia
Gela unitatearen parametroak eta irudia

1. Fis./Kim./Miner.
Kristalak sailkatzeko erabiltzen den taldeetako bakoitza, simetria-elementuek sareen luzeretan eta angeluetan ezartzen dituzten murrizketak kontuan harturik bereizten dena. Kristalak, aurpegien simetria eta gela unitatearen parametroak kontuan izanda, zazpi kristal-sistematan sailkatzen dira: triklinikoa, monoklinikoa, erronbikoa, tetragonala, hexagonala, trigonala eta kubikoa.

Kristal-sistema Edit

Egilea: Karmele Urtiaga

KRISTAL-SISTEMA

Materia solidoa bi taldetan sailka dezakegu: kristalinoa eta amorfoa. Kristalak, adibidez, mineral gehienak dira (kaltzita, pirita…); leihoetako kristalak, aldiz, solido amorfoak dira. Beraz, ez genieke kristal deitu behar, beira baizik. Hori hobeto ulertzeko, bi taldeen definizioa ikusiko dugu.

  • Kristala: ioi, molekula edo atomoen hiru dimentsioko ordenamendu periodikoa duen gorputz homogeneo eta anisotropoa da; hau da, norabidea aldatzean, propietate fisiko eta kimikoak aldatzen dira.

  • Amorfoa: ioi, molekula edo atomoen hiru dimentsioko ordenamendua ez duen solidoa da.

Materiak kristaltzera jotzen du, tenperatura behar bezain baxua bada, kristal-fase ordenatua energia baxuen egoera delako. Baina badaude baldintza horretara sekula heltzen ez diren materialak, hala nola beira. Beira urtua oso likatsua da, eta materia hura osatzen duten atomoek ezin osa dezakete hiru dimentsioko ordena periodikorik masa hoztu bezain azkar. Material horiek ez dute, ez poliedrorik, ez aurpegi laurik eratzen, azpiko ordena galduta baitago.

Orduan, nola bereiz ditzakegu materia amorfoa eta kristalak?

Aukera bat X izpi erasotzailearen aurrean dituzten propietate desberdinetan datza. Kristalean dauden atomoen hiru dimentsioko ordenak interferentzia-fenomeno nabarmenak sortzen ditu. Gorputz amorfoek, ordenarik ez dutenez, ez dute efektu hori sortzen.

Kristaletan dagoen hiru dimentsioko ordenamendua hiru bektorez (a , b eta c ) osatutako paralelepipedoaren bidez defini dezakegu. Paralelepipedo horri gela unitate deritzogu. Gela unitatea sei sare-parametroren bidez ere defini daiteke:

sare-translazioko bektoreen luzera ardatzen arteko sare-angeluak
a = a 0 a b = γ
b = b 0 a c = β
c = c 0 b c = α

grafikoak1

Gela unitatearen parametroak eta irudia

Gela unitateari sare-translazioak ezartzen zaizkionean, espazio-sare osoa eratzen da. Beraz, gela unitateak sare osoa guztiz definitzen du ( kristal-sare ).

Hori kontuan izanik, kristal-sistema honela defini dezakegu:

Sare guztiak, kristal-egitura guztiak eta kristal-morfologia guztiak kristal-sistema berari dagokion ardatz-sistema bera erabiliz defini daitezke.

Hurrengo taulan, zazpi kristal-sistemak ageri dira. Oso garrantzitsua da gogoratzea ardatzen arteko baliokidetasunak eta angeluen balio bereziak (90°) ageri den simetriaren ondorioak direla. Hori dela eta, taula honetan ere simetria-elementuak ageri dira.

Kristal-sistemak

grafikoak2