korrokoi
- 1. Zool.
- sin. lazun
Mugilidoen familiako arrain osteiktieen izen arrunta. Zilar-kolorekoak dira, 90 cm-rainokoak eta batzuk jangarriak dira eta balio ekonomikoa dute. Oro har ur gazitakoak dira, zenbaitzuk bokaleetan gora egiten badute ere, eta itsaso tropikal eta epel guztietan bizi dira.