kontingentzia-taula

1. Estat.
sin. mendekotasun-taula

Bi aldagairen arteko erlazioa aztertzeko eraikitzen den sarrera bikoitzeko taula. Aldagai baten modalitate edo balioak ardatz batean adierazten dira, eta bestearenak bestean; taularen lerro eta zutabe jakin batean bi modalitateek batera azaldu duten maiztasuna adierazten da. Lerro bakoitzaren eta zutabe bakoitzaren amaieran, taularen ertzean, lerro osoaren eta zutabe osoaren balioen baturak adierazten dira, hurrenez hurren. Balio kalkulatu horiek aldagai bakoitzaren maiztasun marjinala deskribatzen dute, beste aldagaiarena gorabehera. Bi aldagaiak elkarrekiko independenteak badira, orduan taularen gelaxka bateko balioa ertzetako balioen probabilitate konposatua litzateke. Hori ez bada betetzen, orduan bi aldagaien artean nolabaiteko dependentzia bat dagoela onartzen da. Test estatistiko batzuen bidez egiazta daiteke hori.