konstante

1. Fis./Kim.

Ezaugarri fisiko baten (irakite-puntua, errefrakzio-indizea eta abar) zenbakizko balioa, substantzia puru bat identifikatzeko balio duena.


2. Fis./Kim.

Magnitudeez mintzatuz, denbora-tarte edo prozesu batean aldatzen ez dena.


3. Fis./Kim.

Naturan unibertsala eta denboran aldatu gabe mantentzen den magnitude fisikoa. Bi magnitude fisikoren artean dagoen proportzionaltasun-faktore gisa eman ohi da, eta neurketarekiko eta behatzailearekiko independentea da. Zientzian eta naturan konstante fisiko ugari daude (besteak beste, grabitate-konstantea, Plancken konstantea eta Boltzmannen konstantea), eta oso dimentsio desberdinak izan ditzakete.

Konstante nagusiak
Konstante nagusiak

4. Mat.

Prozesu edo kalkulu batean beti balio bera atxikitzen duen aldagaia. Esaten da beti balio bera hartzen duten funtzioei, segidei eta abarri buruz.