2. Bot.

Loreak kapitulu izeneko infloreszentziatan elkartuak dituzten landare dikotiledoneoez esaten da. Hostoak sakabanatuak dira, inoiz ez aurkakoak, eta fruitua akenio-motakoa da. Letxuga, alkatxofa, bitxilorea, ekilorea eta abar hartzen dituen Compositae familia osatzen dute.

3. Kim.

Lotura kimikoz atxikitako bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatuta dagoen substantzia, baliabide fisikoak erabiliz banandu ezin dena.