2. Teknol. Mek.
sin. erloju konparatzaile

Tailerretan eta industrian erabiltzen den doitasunezko neurgailua. Ez du neurketa zuzenik ematen, baina egokia da piezen neurrien arteko aldea konparatzeko. Milimetro-ehunenaren mailako doitasuna du, edo are handiagoa. Neurtu beharreko azalaren aurka irristatzen den bola bat du barra baten muturrean, eta, engranaje-sistema baten bidez, barrak piezaren azalean zehar egiten duen higidura lineala orratz adierazlearen higidura zirkular bihurtzen da.